Biharko Basoaren helburuak
Ekimen honen epe laburrerako eta ertainerako helburu nagusiak ondokoak dira:
Hasiera eman, beste erakunde zein partikularrekin, ekonomikoki eta ekologikoki garrantzi handiko landaketak ezartzeko eta eraberritzeko, ekimen aitzindari desberdinei. Batez ere, hazkunde ertaineko espezien erabilpena bultzatuko da, espezie zein lekuan lekuko ingurumen-mota bakoitzari dagozkien baso-teknika egokiak erabiliz.
Eskala erabilgarriko landaketekin, 1 eta 3 hektarea bitartekoekin, lan egingo da. Baso-lan guztien diseinu zehatza egingo da, besteak beste espezie-hautaketa, landareen kalitatea, emankortasunaren kudeaketa, ezartze-teknikak eta garbiketa-lanak, inausketak eta bakanketak, gauzatuko dira, landaketa bakoitzaren garapenaren arabera erabiltzeko.
Landaketen garapenaren hasierako etapetatik abiatuta lortutako emaitzen jarraipena eta ebaluazio iraunkorra gauzatu, eta inguru naturalaren kudeaketa orokorrean eta baso-sistemen kudeaketan bereziki zerikusia duten giza eragile guztiei saiakuntzen berri era egokia ematea izango du helburu.
Udalekin, Erakundeekin eta partikularrekin lan egiteko modua:
Udalei, Erakundeei eta partikularrei ekimen honetan partehartzeko gonbitean oinarritzen da elkarlanean aritzeko proposatutako eredua.
Baso-gaitasuna duten lurzoruak izan eta erabilgarritasuna eman nahi dieten Udalek, Erakundeek eta partikularrek lurzoru hori ekarri dezaten ekimen honetara. Era berean, dirulaguntzak jasotzeko egokia den landaketa jar dezagun beharrezko finantziazioa jartzeko prest azaldu beharko dute.
Bere aldetik, Urdaibaiko Galtzagorriak, eta Errotuz elkarteen taldeak lurraren kalitatearen azterketa egindakoan baso-landaketa eta baso-kudeaketa proposamena prestatuko du, betiere lurraren gaitasuna, basoaren erabilpen anitzen helburua eta baso- zein ingurumen-egoeraren dibertsifikazio-beharren arabera.
Era berean, Urdaibaiko Galtzagorriak, eta Errotuz elkarteak landaketen ardura duten pertsonekin landaketaren garapenaren jarraipena egiten laguntzera konprometitzen dira, aldez aurretik proposatutako lanak egindakoan osasun-egoera eta bere erantzuna urteko hazkunde eran zein den ebaluatuz, informazioa sistematizatzeko eta lortutako datuak asmo horrekin sortutako webaren eta blogaren bidez mundu guztiarekin elkarbanatzeko.

