Eredua
Bost espezieak maldarekiko zerrenda perpendikularretan kokatu dira. Landatutako bi zuhaitz-ilaratako landareak 2,5 x 2 m-ko tartearekin jarri dira. Landareak ezartzeko prestatutako zerrenda bakoitzaren zabalera 4,5 m-koa da eta beste ilaratik garbiketatik sortutako hondar-pilaketaren bidez bereizten da. Honen zabalera gutxi gorabehera 2 m-koa da.
Espezieak euren argi- eta ur-beharren arabera kokatu ziren mendi-mazelaren alde bakoitzean (goialdea, erdialdea eta behealdea). Horrela, bada, argiztapen handiagoko lekuan urkia eta gereziondoa jarri ziren bitartean, behealdean, ibaiertzetik gertu, lizarra kokatu zen.
Helburuak
Ingurumen-helburuak zein helburu ekonomikoak betetzeko egokiak diren espezie autoktono desberdinen portaeraren jarraipena egiten hastea da. Lortutako informazioa etorkizunean landaketa mistoak diseinatzeko erabiliko da.
Jarraipena
Landaketaren lehen urtean espezie batzuk (gereziondoa, astigarra eta lizarra) kaltetuta suertatu ziren, orkatzak landare-puntak jan baitzituen. Geroago, hazkundean kalte gehien jasan zuena gereziondoa
izan zen. Bigarren urtean, hesi zinegetikoa ezarri zen. Orain arte, landaketan belarjaleek kalte gehiagorik ez egitea ekidin du. Hirugarren urtean orkatzak kaltetutako landareetan agertu ziren ardatz bikoitzak zuzendu ziren formakuntza-inausketaren bitartez.
Urtero, zerrenden garbiketa egin da segarekin edo kodainarekin, 2007an izan ezik, sasi-garbitzeko makinaz sasi-garbiketa osoa egin baitzen.
2009an, garaiera handien duen espeziea lizarra da eta gutxien gereziondoa, nahiz eta hasieran kontrakoa izan zen. Azken urteotan gerizondoaren hazkundea moteldu egin da lizarrarekin alderatuta. Garapen txikien lortu duen espeziea gurbia izan da (S. torminalis), hazkunde moteleko espeziea delako eta 15 m-ko garaiera baino ez duelako hartzen.
Formakuntza-inausketen ondoren landare gehienek forma-arazoa konpondu dute. Hala ere, astigarrak formakuntza-inausketa gehien behar duena da, ardatz ugari emateko joera handia baitu. Gutxien behar dituztenak urkia eta gurbia dira, azken hau hazkunde ertaineko espeziea izategatik.
Formakuntza-inausketen ondoren landare gehienek forma-arazoa konpondu dute. Hala ere, astigarrak (A. campestre) formakuntza-inausketa gehien behar duena da, ardatz ugari emateko joera handia baitu. Gutxien behar dituztenak urkia eta gurbia dira, urkiak adar meheak ematen dituelako eta gurbiaren izaera berriz adar gutxiko adaburua osatzea delako.
Jabearen iritziak
Kanpoko espeziekin egindako landaketak nagusitzen diren eremuan balio ekonomikoa duten hostozabal autoktonoak erabiliz landaketa egitea du asmoa.
Saiakera honekin espezie bakoitzaren hazkuntzaren eta nahastuta daudeneko hazkundearen ikertu nahi da, arestiko espezieak landaketa handiagoetan nola erabil daitezkeen jakin ahal izateko



