Eredua
Landaketaren diseinuak tartekatzen du landaketa ilara eta garbiketaren ondorioz sortzen den hondakinen pilaketa, ilaran jarrita ere bai. Modu honetan, gai organikoaren bertako deskonposaketa sustatzen da, lurraren kontserbazioa gauzatzen da eta espezie nagusiaren alboko babesa eragiten da. Horretarako landaketa dentsitatea 740 landare/ha-koa izan da, 3 x 4,5 m-ko distantziak ezarriz, eta hauetatik erdia espezie nagusiari dagozkio, hots lizarra, eta beste erdia urkiari, ilaran espezie biak tartekatuz. Inausketa lehen 10 urteetan egingo da, soilik forma arazoak dituen zuhaitzetan, eta batipat espezie nagusian nahiz eta, enbor zuzena lor daiteken urkietan egingo den ere bai, beti ere lizarraren hazkundea ez badu eragozten. Honek esan nahi du azken uztarako 100 lizar eta 50 urki geratuko direla, adabegirik gabeko 4 metroko zurtoina lortuz. Bakanketaren helburua, espezie nagusiari tarte egokia uzteaz gain, lizarrarekin lehiatuko ez den urki zuzenak eta berezko inausketa egokia dituen aleak uztea da ere bai.
Helburuak
Baso lur honen balorea indartzea da, batetik bertako eta lekuan lekuko espeziez osatutako landaketa misto bat ezarriz eta bestetik, baso landaketen kudeaketa iraunkorrean oinarrituta babesa, kontserbazioa eta ekoizpen funtzioak errekuperatzea, basogintza eredu propio bat gauzatuz. Lizarra eta urkia landaketa mistoaren ekoizpen helburua, espezie nagusia den lizarrarekin, deskiribilatzeko balioko duen adabegirik gabeko 4 metroko zurtoina lortzea da. Eta era berean, espezie laguntzailea den urkiarekin egurra lortuko da ere bai, nahiz eta balore gutxiagokoa izan
Jarraipena
2008. urteko neguan gauzatu da lurraren prestakuntza, hain zuzen ere zurezko landarea moztu eta ilaran pilatu egin da maldan gora, eta landaketarako 6 m-ko zabalerako ilarak utziz. Landare hondakinen artean agertu diren garapen handiko haritz eta urkiak, ahal izan denean, bizirik mantendu dira eta ahalegin berezia egin da gorosti guztia mantentzeko. Landaketa eskuz egin da eta lanadareen sustraiak airea daudelarik.
Urkia, lehen urteetan, altueran espezie printzipala baino arinago hazi da beste landaketa mistoetan gertatu ohi den bezela. Urkia espezie laguntzailea izanik babesle funtzioa du eta, bere tamaina handiagoari esker, espero da lizarra babestea, haizea eta eguzki bortitzarengandik.
Orkatzak lizarraren adar eta adaxketan eragin ditu kalte handienak, eta bereziki mendi-pistetatik hurbilen dauden lizarrak kaltetuak izan dira, sartzeko zailtasunik aurkitu ez duelako.
Jabearen iritziak
Jabe honek baditu pinu landaketak, baina landaketa misto honen bitartez, bertoko espezien ekoizpenari heldu nahi dio ere bai, baso ekoizkinen dibertsifikazioa lortu merkaturaketan aukera gehiago izateko eta era berean inguruko paisaiaren kalitatea hobetzeko.



