Eredua
Intxaurrondoaren landaketa behin-betiko landare-tartearekin egingo da, landaketaren eboluzioaren arabera esku-hartzeko aukera aztertuko da. Urkia, berriz, dentsitate handiagoetan landatuko da eta beharrezko bakanketak egingo dira. Intxaurrondorako landare-tartea 10 x 10 m-ko koadro-formakoa izango den bitartean, urkirako 5 x 3,3 m laukizuzen-erako kokapena izango du. Era berean, hurritza, aldezaurretik finkatu gabeko landa-tartearen arabera, hots, han-hemenka ezarriko dira. Dentsitate osoa 600 zuhaitz/ha-ko gehi han-hemenka kokatutako hurritzaz osatuta egongo da.
Helburuak
Intxaurrondoaren, urkiaren eta han-hemenka kokatutako hurritzen landaketaren asmoa espezie bien egurra eta fruitua lortzea da. Urkia tarteko produktuak zein adabegirik gabeko behin betiko enbor batzuk sortzeko erabiliko da. Intxaurrondoaren egurra adabegirik gabekoak izan beharko dute, egingo den mozketa bakarra enborra zabaltzeko izango baita. Hurritzak jartzearen arrazoiak hiru dira: makilak sortu; fruitua lortu; hasiera batean zuhaitz gazteak babestea eta aurrerago autoinausketan laguntzea.
Jarraipena
Landaketa-eremua ohiko teknikekin egokitu denez, aurreko landaketan insignis pinuaren uztaren ondoren motzondoak eta landare-hondarrak kendu egin dira. Erabat hustutako lur-eremuan hurritz gutxi landatu eta intxaurrondo gutxi erein da. Ernetako intxaurrondo-haziak landaketa-garaiko ur jasa gogorrek eraman dituztenez 2008/2009ko neguan landaketa berrezarri egin da intxaurrondo- eta urki-landareak dentsitate handiagoan jarriz, bertan iraun zuten hurritzekin batera.
Jabearen iritziak
Epe luzean kalitatezko egur noblea eta epe ertainean eta laburrean egurra ez den beste ondasun batzuk, fruitua eta makilak esaterako, sortzea nahi da. Era berean, paisajea dibertsifikatu nahi da.


