Eredua
Garbiketaren ostean sortutako hondakin-ilaren arteko landaketa-kaleetan landatuko dira haritz-taldeak. Kasu honetan, haritz-talde bakoitza 9 alez osatuta egongo da eta 2 x 2 m-ko tarteetan jarrita egongo dira 6 x 6 m-ko eremuan. Talde bakoitzaren artean eta kalearen luzeran zehar 4 m-ko eremu bat utziko da landatu gabe, bertako zuhaiska eta zuhaitza autoktonoak berez hazi daitezen. Haritzen landaketarako ezarritako dentsitatea altua bada ere, birsortze-helburuetarako aholkatzen denez talde bakoitzean 2500 landare/ha-ko alegia, gune horretan 900 landare/ha-ko bakarrik jarriko dira.
Helburuak
Haritz-landaketa hau inguruan dagoen haritz zaharren basoxka handitzeko asmoarekin egin da. Bertako hariztian perimetroa/azalera harremana oso handia denez degradazioaren aurrean oso ahul dago. Beraz, bertan egon daitekeen landaredia berreskuratu nahi da. Era berean, bertan, malda duen mendi-magala dago eta haltza hazten den urez betetzen den behe-gune bat ere badago.
Jarraipena
Eremua egokitzeko landaretza zurkara ebagi eta ordenatu egin da 3 m-ko zabala diren ilaratan, ilaren artean haritzak landatu delarik. Bere garapenaren ebaluazioa eta landaretza lehiakidearen erantzuna 2009ko udan zehar ebaluatuko da.
Jabearen iritziak
Tokian dagoen landaredi autoktonoaren zati bat berreskuratu, haritzaren kontserbazioan laguntzeko eta paisaian agertzen dela ziurtatzeko.


