Eredua

Gereziondoz eta urkiz osatutako landaketa mistoa adin bereko masa moduan landuko da eta Zuhaitz-Uzta deituriko metodoan oinarrituko da. Gereziondoa, espezie nagusia, txandaren amaieran geratuko den kopurutik oso gertu geratuko da. Modu honetara, balio handiagoko espeziearen kostuak landareko murriztuko dira eta egin beharrekoak balio handiko espezie honekin egingo da. Bigarren mailako espeziearen, urkiaren, eraginarekin inausketa-gastuak murriztu nahi dira, gereziondoaren hazkunde apikala bultzatu eta alboetako adarren diametroa murrizten lagunduko duelako. Era honetara, hasierako 10 urteetan, forma-arazoak dituzten gereziondoak eta hauengandik urrunen dauden eta tantai-itxura zuzenagoa izateko aukera duten urkiak bakarrik inausiko dira. Honen arabera, uzta amaierarako, 4 m luzerako lehen enbor-zatian adabegirik ez duten eta zuzenak diren 100 gereziondo eta 50 urki gutxienez geratuko dira. Bakanketek espezie nagusiak espazio egokia izatea erraztu behar dute, gereziondoarekin lehian sartuko ez diren urkiak mantenduko direlarik.

Helburuak

Epe ertainean eta luzean kalitatezko-egurra sortzeko gai den baso-masa mistoa ezarri nahi da, betiere lurzorua babestuz eta modu eraginkorrean erabiliz. Gereziondoa, enborrak zabaltzeko erabiliko da. Urkia, berriz, egurra sortzeko erabiliko da, tarteko produktu legez zein adabegirik gabeko azken enbor-zatiak lortzeko erabiliko da. Landaketa honetatik, azken produktu moduan, zabaltzera eramango den kalitate handiko enborrak sortuko dira. Enborron luzera 4 m-koa eta diametroa 45 cm-koa izango da. Tarte horretan ezin izango dute adabegirik izan. 50 urteren buruan ekoizpena 5-8 m3/ha/urte-koa izatea espero da. Urkiaren kasuan, ostera, 15 urtetik aurrera tarteko produktuak ekoiztea zein errotazioaren azkenean 40 cm baino gehiagoko diametroko enborrak zerrategira eramatea dira asmoak.

Jarraipena

2007/2008an ezarritako landaketa aldezaurretik landaketa konbentzionala hartzeko prestatuta egon den tokian egin da, hondarrik lodienak erauzi eta meheenak birrindu egin zirelarik in situ uzteko. Belarjaleen joan-etorriak eta landareengana hurbiltzea errazten dituzten baldintza hauek izan litezke orkatzek gereziondo-landareak euren lehen urtean eraso izanaren erantzule. Egindako kalteak kontrolpean izateko, 2008/2009 denboraldian, babeserako hodiak kokatuko zaizkie gereziondo-landareei. Urkia, berriz, kaltetuta izan ez denez ez zaio inolako babes-neurririk jarriko.

Jabearen iritziak

Balio ekonomikoa eta ekologikoa duten espezie autoktonoak erabili baso-ekoizpen sisteman, gaur egun kanpoko espezietan oinarrituta baitago. Honetarako, espeziea aldatu da, arestian, intsignis-punua baitzegoen.