Eredua

Zuhaitz Uzta deituriko metodoan oinarrituko landaketa da. Sistema honen arabera, espezie nagusitik lehenago aukeratutako zuhaitzak inausiko eta mehaztuko dira adabegirik gabeko eta 4 m-tik 6 m-ra arteko zurtoin zuzenak lortzeko. Era honetara, espezie laguntzaileak eta espezie nagusitik hazkunde txikiagokoek eta forma txarragokoek jasango dute mehazketa gogorrena. Landaketa mistodun metodo honek, beste edozein landaketa legez, ezarpen-hasiera dentsitatea gradualki gutxitzea ahalbideratzen du, baina balorerik handieneko espeziearen ezabatze goiztiarra ekiditen duenez eta esku-hartzearen intentsitatea murrizten duenez kostuak txikiagoak dira. Haltzak, hots, espezie laguntzaileak, astigarrarengan izango duen eragin nitrifikatzailea indartzeko, landaketaren dentsitatea 830 zuhaitz/ha-koa izatea erabaki da eta astigar:haltz proportzioa 2:1 izango da. Zuhaitzak, erreskadatan, 3 m-tik 3 m-ra jarriko dira eta ilaratik ilarara 4 m-ko tartea egongo da. Honetarako haltz-erreskada bakoitzeko astigar-erreskada bi ezarriko dira. Modu honetara, astigar bakoitzak aldamenean haltz bat izango du.

Helburuak

Astigarrarekin eta haltzarekin osatutako landaketa mistoak kalitatezko zura ekoitz dezakeen masa produktibo dibertsifikatua sortzeko asmoz ezarri da. Errotazioaren amaieran (50 – 60 urte) astigar-xaflak lortzea espero da. Txandan zehar (13. urtetik aurrera), bestalde, bigarren mailako produktuak, hots, astigarrezko eta haltzezko neurri txikiagoko produktuak, lortuko dela uste da. Era berean, lursaila mugatzen duen ibilguaren inguruan landatutako haltz-ilararen bitartez ibai-eremua egonkortu nahi da.

Jarraipena

Landaketarako lurraren prestaketa kudeaketa-eredu hau abian jarri baino lehen egin da. Horrexegatik, aurreko landaketako uzta-hondakin guztiak erauzi egin dira. 2008/09 denboraldian landatu da lursaila eta 2009ko udazkenean ebaluatuko da.

Jabearen iritziak

Gaur egun, espezie exotikoen landaketetan bakarrik oinarrituta duen baso-ekoizpenari balore ekonomikodun eta ekologikodun espezie autoktonoak gehitu nahi da. Horretarako, espeziea aldatuko da. Lursailean, lehenago, intsignia-pinuarekin egindako landaketa zegoen.