Nortzuk gara

Biharko Basoa, Baso Ekimen Jasangarriak basoaren erabilera anitzarekin, basoaren dibertsifikazioarekin eta EAEko baso-baliabideen kudeaketa jasangarriak bilatzearekin bat datozen jatorri desberdineko hiru elkartek osatzen dute. Biharko Basoa bultzatzen duten elkarteak hots, Urdaibaiko Galtzagorriakeko boluntarioen taldea, EHNE baserritarren sindikatua eta Errotuz basoaren garapen jasangarrirako elkartea, dira. Ekimen hau 2003an hasi zen, Bermeoko Udalak utzitako lurzoruan gereziondoz eta urkiz osotutako landaketa mistoa egin zenean hain zuzen ere. Orduz geroztik, landaketa ugari ari da ekimen honetara hurbiltzen.